BETI GAZTE

1940. urtetik Lesakako Kirol eta Kultur Elkartea

ARGAZKI LEHIAKETA ´24

Beti Gaztek 2024ko Argazki Lehiaketa antolatu du aurten ere. Urriaren 31a bitarte aurkezten ahalko dira argazkiak, argazkilaritza@betigazte.net helbidera bidaliz. Gaia librea izanen da eta sari berezi bat izanen da aurkezten diren kirol argazkien artean ere. Pertsona bakoitzak hiru argazki bidaltzen… Continue Reading →

CHI KUNG IKASTAROA

2024/25 ikasturtean, ikastaro desberdinak eskaintzeko prest dago Beti Gazte. Aurten, Chi Kung ikastaroa izanen dugu, Amparo Iribarren Ballenteren eskutik. Urriaren 7an hasi eta ekainaren 11a bitarte luzatuko da taillera eta soilik bazkideek har dezakete parte. Astelehenetan ospatuko da klasean, 9:00etatik… Continue Reading →

SOKATIRA EGUNA 2024

Heldu den larunbatean, irailaren 21ean, Sokatira Eguna ospatuko dugu Lesaka. 25 urte bete dira gizonezkoen Beti Gazte taldeak Munduko Txapelketa urrezko domina eskuratu zuela eta aurten ere garaipen bera lortu dute. Horren harira, egun berezia prestatu dugu larunbaterako: 11:00etan haurren… Continue Reading →

ARTIKUTZARA MENDI IRTEERA 2024

Urtero bezala, heldu den abuztuaren 28an (asteazkena), Artikutzara mendi irteera ospatuko dugu. Plaza Zaharrean elkartuko gara, 8:00etan eta oinez abiatuko gara Artikutzara. Buelta ere oinez eginen dugu. *Beti Gaztek ez ditu bere gain hartuko gerta daitezkeen istripuak. Animatu!

UXURI PORTU MUNDUKO TXAPELDUN ETA TXAPELDUNORDE

WYG gazteen munduko trial txapelketa jokatu zuten abuztuko lehen asteburuan Sternenfelsen (Alemania) eta izan zen Uxuri Portu. Ortziralean nazio arteko trial froga izan zen eta Portuk lehenbiziko postua lortu zuen; Espainiako taldea izan zen txapeldun (680 punturekin), Txekia bigarren (610… Continue Reading →

BETI GAZTE KANTARI AGERRAN

2024ko Agerrako besten programaren barrenean, Beti Gazte Kantarik emanaldia eskainiko du, Agerra Kantari taldearekin batera. Heldu den abuztuaren 23an, ortziralean, izanen da emanaldia, 18:00etatik aitzinera, Agerran bertan.

GOIZUETARA MENDI IRTEERA 2024

Urtero bezala, Goizuetara mendi irteera antolatu dugu aurten ere, bertako bestak izanen direla aprobetxatuz. Abuztuaren 15ean (ortzeguna), besta egunarekin joanen gara aurten Goizuetara oinez. Goizeko 6:00etan elkartuko gara Plaza Zaharrean eta Lesaka buelta berriz, taxian eginen dugu arratsaldean. *Beti Gaztek… Continue Reading →

LARUNERA MENDI IRTEERA 2024

Udaro bezala, heldu den abuztuaren 4an (igandea), Larunera mendi irteera antolatu dugu, Berako bestak izanen direla aprobetxatuta. Bi ibilbide izanen dira aukeran: luzea (harrobitik) eta motza (Malet-etik). Ibilbide luzea egiten dutenek 6:45ean izanen dute hitzordua Plaza Zaharrean eta kotxez joanen… Continue Reading →

2024KO VIII. ARGAZKI RALLY-KO IRABAZLEAK

Ekainaren 2an 2024ko VIII. Argazki Rally-a ospatu genuen, Beti Gazte Astearen programako azken ekitaldietako bat. Herriz herri lehiaketaren barrenean kokatzen zen txapelketa aurten ere eta 2024ko bortz gaiak hauek izan ziren: Petaloak, Ura, Berdintasuna, Burdina eta Gazteria. Atzo, uztailaren 3an,… Continue Reading →

LESAKAKO BTT IBILALDIA ´24

Lesakako BTT Ibilaldia ospatuko dugu aurten ere Beti Gazten. Irailaren 15ean eginen dugu eta dagoeneko izen-emateak irekita daude. Urtero bezala, bi ibilaldi mota egonen dira: motza, 23,24 kilometro eta 770 metroko desnibelarekin; eta luzea, 37,1 kilometro eta 1414 metroko desnibelarekin…. Continue Reading →

2024/25 FUTBOL DENBORALDIA PRESTATZEN

Beti Gazte elkartean 2024/25ko futbol denboraldia prestatzen ari gara dagoeneko. Gure futbol taldeetan hasteko duzuen interesa jakin nahi dugu eta horretarako, gurekin kontaktuan jartzea eskatzen dizuegu. Bi modutan egin dezakezue. Email bidez, betigazte@betigazte.net helbidean, edota 617 93 49 88 (Beñat)… Continue Reading →

PIRINEORA IRTEERA ´24

Aurten ere Pirineora irteera antolatu dugu, uztailaren 20tik 21ra. Ohiko moduan, “C” mendi lizentzia edo aseguru partikularra dutenentzat izanen da bidaia. Bi egunetan, bi ibilbide mota egonen dira: luzea eta motza. Lehenengo egunean, Candanchú-tik Refugio de Lizara-ra joanen gara eta… Continue Reading →

EMAKUMEZKOEN FUTBOL TXAPELKETA HERRIKOIA

Heldu den uztailaren 20an, larunbata, ekumeen futbol txapelketa herrikoia ospatuko dugu Mastegin, Xulufrinak Lesakako Sare Feministarekin elkarlanean. Jokalari, jokalari ohi, ez futbolari eta parte hartu nahi duen guztiari ireki egonen da, eta 11:30ean hasiko da. Ondotik, bazkaria eta musika ere… Continue Reading →

2024KO ZUBIGAINEKO IKUSTEKO ZOZKETA

Beti Gazte elkartetik zozketa bat proposatu nahi dizuegu, aurten ere, bazkide guztiei. Uztailaren 7an, Beti Gazte elkarteko egoitzatik Zubigainekoa ikusteko aukera eskaini nahi dugu, zubi aldera ematen duten lehioak zuentzako irekiz. Zozketan parte hartzeko, 696 80 98 86 zenbakira idatzi… Continue Reading →

HILDAKO MENDIZALEEN OROIMENEZ AGIÑARA MENDI IRTEERA ´24

Heldu den ekainaren 30ean (igandea) urteroko hildako mendizaleen oroimenez Agiñara mendi irteera eginen da. Goizeko 8:00etan izanen da hitzordua Plaza Zaharrean, eta handik abiatuko da ibilaldia. Agiñan bertan, gosaria eginen da 10:30ean eta ondotik, ekitaldia ospatuko da Aita Donostian. Animatu… Continue Reading →

LESAKAKO ZUBIGAINEKO V. KROS HERRIKOIA 2024

Lesakako Zubigaineko V. Kros Herrikoia ospatuko dugu Beti Gazte elkartean, heldu den ekainaren 29an (larunbata). 11:00etatik aitzinera hasiko da proba eta izen ematea lehenagotik egin beharko da, 10:00etan zehazki, Arretxeako Plazan. Distantzia desberdinak egonen dira mailaren arabera: Ttikiak (2020tik atzinera… Continue Reading →

BORTZIRIAK DANTZAN 2024

Beti Gazteko Beti Jauzi Muxiko Dantza Taldeak antolatua, heldu den ekainaren 15ean (larunbata) Bortziriak Dantzan ekimena Lesakan geldialdia izanen du. 18:00etan eginen dute hitzordua, Plaza Zaharrean, Jeiki Hadi erromeri taldearen laguntzarekin. Euria eginez gero, emanaldia Lesakako Udal Pilotalekuan izanen da…. Continue Reading →

ELIAS GARRALDA XI. MARGO AZKARREKO LEHIAKETAKO IRABAZLEAK

Atzo, ekainaren 2an, Elias Garraldaren omenezko XI. Margo Azkarreko Lehiaketa ospatu genuen eta edizio berezia izan zen, lehen aldiz historian, emakume batek irabazi baitzuen, Irungo Maria Maldonado Alconada. Bigarren postuan, Iruñeako Felix Flamarique Martinez sailkatu zen. Garbiñe Larralde, Jon Zabaleta… Continue Reading →

EZAGUTU DEZAGUN LESAKA ETA LESAKAKO BITXIKERIAK SARI BANAKETAK

Pasa den ortziralean, maiatzaren 31n, Ezagutu Dezagun Lesaka eta Lesakako Bitxikeriak lehiaketetako sari banaketak ospatu genituen Plazan. Ezagutu Dezagun Lesaka lehiaketako irabazleak hauek izan ziren: A mailan: 1.- Lesakako Izarrak (Martxel Criado, Oihana Gajate eta Xabat Gajate) 2.- Ibanke (Ibon… Continue Reading →

LESAKAKO XVI. MENDI ITZULIA

Ekainaren 9an, igandea, Lesakako XVI. Mendi Itzulia ospatuko dugu. Irteera 7:00etatik 7:30era izanen da eta horren aitzinetik, izen emateak eginen dira. Hala ere, aitzinetik izena emateko epea ere irekia egonen da esteka honen bitartez: https://www.mendizmendi.com/Evento/Detalle/203. Bi ibilbide izanen dira aukeran:… Continue Reading →

« Older posts

© 2024 BETI GAZTE — Powered by WordPress

Theme by Anders NorenUp ↑

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.plugin cookies

ACEPTAR
Aviso de cookies